Gatibu Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua, Exkixuko kantari ohi Alex Sarduiren inguruan. Haimar Arejita da gitarra-jotzailea, Frik, Noiz? eta Einbigu taldeetatik igaro ostean. Mikel Caballero, gitarra elektrikoko irakaslea, baxuaz eta sanplerraz arduratzen da, Cartoon Project eta Noiz? taldeetan aritu ondoren. Gaizka Salazar bateria-jotzaileak, Einbigu, Frik eta The Rabid Harpy taldeetan jo du aurretik.
Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bi disko (Zoramena -2002- eta Disko infernu -2005-) kaleratu dituzte, Gernikako euskaraz. Lehenengoan, Extremoduroko Robek Mila doinu aidien kantan eta Platero Y Tu taldeko Fitok Urepel kantan parte hartu dute, hasiera batean koroak egitekoak ez baziren ere.
Taldekideak
* Alex Sardui
* Haimar Arejita
* Mikel Caballero
* Gaizka Salazar
Diskografia
* Zoramena (2002)
* Disko infernu (2005)
* Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008)
musika oso ona egiten dute eta gehienbat gazteak entzuten dituzte.
ResponderEliminar