viernes, 14 de enero de 2011

MIKEL LABOA

Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15ean) jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion ikasteari eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian espezializatu zen arte. Handik aurrera Donostiako San Miguel patronatuko Haurrentzako Neuropsikiatria Unitatean mediku lanean ibili zen ia 20 urtez, eta kantagintzan aldi berean.

Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço deritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupanquiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi.[1] Izan ere, haren beste erreferentzia handi bat, Yupanquiz gain, Violeta Parra txiletarra izan zen, eta bi hauei maisutzat hartutako Georges Brassens gehituko zien Laboak.

Lehen emanaldi musikal publikoa Iruñean eskaini zuen 1958an, gaztelaniaz, eta lau urte geroago euskarazko lehenengoa eman zuen Zaragozan, hango ikasle euskaldunentzat.


Diskografia:

1. Lau herri kanta, 1964. - EP.
2. Ursuako kantak, 1966. - EP.
3. Bertolt Brecht, 1969. - EP. Bertolt Brechten letrekin.
4. Haika mutil, 1969. - EP.
5. Euskal kanta berria, 1972 - LP. Aurrekoen bilduma.
6. Bat-hiru, 1974. - LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako.
7. Lau-bost, 1980. - LP bikoitza.
8. Sei, 1985.
9. Lekeitioak, 1988. - 7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak.
10. Hamabi, 1989.
11. Hamalau, 1994.
12. Mikel Laboa zuzenean, 1997.
13. Zuzenean II - Gernika, 2000. - Donostiako Orfeoiarekin.
14. 60ak+2, 2003. - Lehen obren bilduma.
15. Xoriek - 17, 2005.
16. Lekeitioak, 2007. - Berrargitalpena, CD bikoitzean.

1 comentario:

  1. mikel laboa izan da eukal musikaren erreferentzia bat. oso ona izan da eta eta arrakasta handia izan du. gora mikel!!!!

    ResponderEliminar